Bizkaiko Ekintzailetza Eskola

Bizkaiko ekintzailetza eskola

Icono de la pagina

Ekintzailetza Eskola Bizkaiko ekintzaileen gaitasunak eta ezagutzak hobetzea helburu duen egitasmoa da; ekintzaile horiek, nolabaiteko espezializazio-maila izan dezaketen arren, askotan ez dituzte izaten haien proiektuak eraginkortasunez kudeatzeko eta garatzeko beharrezko ezagutzak.

Espazio honetan, profil ezberdinetako ekintzaileek zein ekintzailetzan lagun egiten duten pertsonek eta enpresak prestakuntza irisgarria aurkituko dute, etengabe eskuragarri egongo dena online, eduki malguak izango dituena eta egoera eta premia ezberdinetara egokituta egongo dena.

Ezagutu ezazu Ekintzailetza Eskola

Teresa Laespada Enpleguko, Gizarte Kohesioko eta Berdintasuneko foru diputatuaren ongietorria

Bizkaiko Ekintzailetza Eskolaren atal honen helburua da ekintzailea gaitzea, haren negozio-ideia ekonomikoki eta finantzarioki bideragarria izango den enpresa-proiektu bihur dezan.

Ekintzaileak oinarrizko kontzeptuak ikasiko ditu eta horiei esker, bere negozio-plan baten ibilbidea  zorrotz garatu ahal izango du Horretarako 10 ikasgela eta Soft Skills (ekintzailetza-nortasuna eta -trebetasunak) garapeneko 0 ikasgelak izango ditu bere eskura. Gela bakoitzak oinarrizko eduki bat izango du, eta beste bat aurreratua.

Bizkaiko Ekintzailetza Eskolako ikasgela horien helburua da enpresa merkatuan finkatzea eta haztea ahalbidetuko duen kudeaketa profesionalizatua garatzeko prestakuntza-edukia ematea.  Ekintzaileak bere eguneroko arazoak konpon ditzaketen irtenbideak aurkituko ditu gune honetan.

Bi ekimen handinahirekin sortu da eskaintza: “Salmenta Eskola” eta “Enpresarako Adimen Artifiziala”.

Atal honen helburua da ekintzailetzan lagun egiten duten profesionalen eskura jartzea haien garapen eta eguneraketa profesionala bultzatzen dituzten edukiak, gaurkotasun handiko gaiak jorratzen dituen etengabeko prestakuntzaren bitartez, hala nola arau-aldaketak, metodologia berriak eta indarra hartzen ari diren joerak.

Horrela, erraz baina zorroztasunez, Bizkaian ekintzailetza bultzatzeko erantzukizuna duten pertsonek haien eguneroko lanerako baliabide erabilgarriak aurkituko dituzte.